(Joaquin Sudupe / Diario Vasco) Atzo zabaldu zuten Azkoitian bidezko merkataritzaren denda. Abenduaren 14ra artean egongo da irekita, eta jatorrizko produktuak bitartekorik gabe eta hemengo prezioetan salduko dituzte, herrialde pobreei garatzen laguntzeko. Produkzioak «lan harremanak etikan eta gizatasunean» du oinarri, eta ekologia aintzat hartzen dutela azpimarratu dute, "naturarekin errespetuan" sortzen baitituzte produktuak. Azkoitiko Caritas eta Misio Taldeak zabaldu dute saltokia, Torre Zuri erakustokian, eta horien esanetan, "produkzio kalte osoan parte hartzen duten pertsona guztiak eta natura aintzakotzat hartu eta errespetatzea" da bidezko merkatartiza. "Helburu ederra. Utopia, agian. Diruak gugan sortzen duen lilura, lotura, pilatzeko gosea… eta gaurko munduko egoera ikusita, ezinezkoa dirudi. Helburuak eta utopiak, ordea, nahiz eta guztiz ez diren inoiz betetzen, norabide zuzena zehazten digute", adierazi dute antolatzaileek. Askotariko produktuak jarri dituzte salgai; elikagaiak, dekorazio tresnak, oihalak… Aste egunetan 10:30eatik 12:30eara eta 17:30eatik 19:30eara bitartean egongo da zabalik denda. Abenduaren 6an, 7an, 13an eta 14an, berriz, goizez bakarrik irekiko dute, eta igandetan itxita egongo da.
Bidezko merkataritza lagundu nahi duenak beste modu batera ere egin dezake, Laboral Kutxako 3035-0017-11-0170065687 kontuan ekarpen ekonomikoa eginda.