Irrintzi, abesti eta musika doinu artean ospatu dute goizean Azkoitiko ehunka umek Euskararen Nazioarteko Eguna. Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko ikasleek kalejira egin dute herrian zehar, bost taldetan banatuta, bakoitzak pankarta batekin. Plazan elkartu dituzte zati guztiak eta han osatu dute gaurko prestatu duten lema: Azkoitian euskarak 365 egun. Geu izateko euskararen herrian. Era berean, gaurko prestatu duten manifestua ere irakurri dute umeek, eta abesti eta bertsoekin osatu dute ekitaldia.
Arratsaldean jarraituko dute Euskararen Eguneko ekitaldiek. Euskara Mahaiak antolatuta, 17:00etan horma irudia egingo da, Udane Juaristiren gidaritzapean. 18:30ean manifestua irakurriko dute, herriko plazan. Napar zuzterrak taldeak antolatuta, berriz, Gure Ikurren aldeko omenaldia prestatzeko bilera egingo dute herriko talde eta eragileekin, 19:30ean Elkargunean. Hemen goizeko irudiak:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide