'Bleu' filmeko irudi bat. Gaur emango dute, 22:00etan
Azkoitiko Matadeiko Zinetogram taldeak Krzysztof Kieslowski zinemagilearen inguruko zikloa antolatu du datozen asteetarako; haren film ezagunenetako batzuk eskainiko dituzte, Krzysztof Kieslowski, amodioaren ehiztaria izenpean; hala nola,
Bleu,
Blanc,
Rouge eta
La double vie de Veronique filmak izango dira ikusgai. Gaur
Bleu filma eskainiko dute, 22:00etan, Matadeixen.