Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eta Zubietan errauste planta egitekoak ziren enpresek obrak ez egitea onartu izana salatu du Azkoitiko PSE-EE alderdiak, haren kalte-ordainak «herritarrek ordaindu beharko» dituztelakoan.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Gipuzkoa CGR aldi baterako enpresa elkarteak Zubietako errauste plantaren kontratua etetea adostu zuten hilaren 13an. Zortzi milioi pasatxoko kalte-ordainen truke onartu zuten obrak ez egitea, baina PSE-EEren arabera, 13.200 eurotara igoko dira kalte ordain horiek, eta azkoitiar bakoitzak 143.431 euro ordaindu beharko du hondakinen gaineko tasen bidez. Miguel Reimundez PSEko bozeramaileak adierazi duenez, Bildu eta EAJ dira honen erantzule.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide