Irudietan: Danborrada, euritan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ehunka lagunek danbor hotsez bete zituzten Azkoitiko kaleak joan zen larunbatean. Euri zaparrada artean egin zuten danborrada herritarrek, eta horren eraginez ibilbidea ohi baino motzagoa egin zuten. Dena den, eguraldiak ez zuen zapuztu festa, eta hari aurre eginez gogor astindu zituzten danborrak. Hemen argazki galeria: http://youtu.be/lYtwznbtLaQ

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide