Azkoitiko udal musika bandak, Sahatsa dantza taldeak eta Iraurgi abesbatzak prestatu duten
Kondairaren Oihartzunak ikuskizunak herritarren ikusmina sortu du. Baztartxo antzokian taularatu dute arratsaldean ikuskizun osatua, eta sorginkeriek, akelarreek, gerrek, bandoek... hartu dute aretoa.
Sanandresen barruan bi urtean behin prestatu ohi dute hiru taldeek ikuskizuna, eta aurten
Pablo Sorozabal,
Jesus Guridi, Manuel Turrillas, Johann Strauss, Sergei Prokofiev eta beste hainbat musikariren lanak taularatu dituze. Hemen ikus daiteke argazki galeria: