Errepikatu egin dira Azkoitiko Herri Lasterketako txapeldunak; Yerai Varela izan da lehena helmugaratzen, eta hirugarren aldiz irabazi du korrikalariak proba. Emakumezkotan, Uxua Irigoien izan da txapelduna, iaz bezala. Imanol Larrañaga Bitturi izan da lehehengo azkoitiarra helmugaratzen; laugarren postua lortu du berak.
Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak bederatzigarren urtez antolatu du herri lasterketa, eta aurten 300 lagun inguruk hartu dute parte. Korrikalariak herritarren txalo artean zeharkatu dituzte Azkoitiko kaleak. Hemen argazki galeria:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide