Zurrumurruei aurre nola egin prestatzeko tailerra egingo dute asteartean Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 22a, 15:08

Azkoitiko Aniztasun Kontseiluak zurrumurruen aurkako laugarren saioa antolatu du astearterako; bileraren helburua izango da etorkinen inguruan esaten diren zurrumurruei aurre egiteko eragileak prestatzea. Aizpea Otaegi Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kideak eskainiko du saioa, 18:00etan, Elkargunean. Besteak beste, azkoitiarrei datuak modu proaktibo batean nola trasmititu ditzaketen landuko dute bertaratzen direnek; horrez gain, zurrumurruen kontrako eragile izateko konpromisoa duten pertsonen artean sarean lan egiteak duen garrantziaz ere arituko dira. Udalak joan zen maiatzean jarri zuiten zurrumurruei aurre egiteko tailerrak martxan. Ordutik hiru saio egin dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide