Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Xexili Eguna ospatuko du datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 18a, 18:45

Xexili Eguna, musikarien zaindaria, ospatuko dute ostiralean. Azkoitiko Udal Musika Bandak ospakizuna larunbatera aurreratu zituen, eta kalean zehar aritu ziren banda-poteoan. Horrez gain, Xexili Eguna ospatzeko izango da ekimenik datozen egunetan ere Azkoitian; hala nola, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak kalera atera eta Musikalean ekimenaren baitan kontzertuak eskainiko dituzte asteazkenean, Xabier Munibe Parkean. Egun horretarako prestatu duten abestia ere taularatuko dute. Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatu ohi du ekimena urtez urte. Horrez gain, musika eta dantza eskolako ikasleen emanaldia izango da hilaren 28an, Baztartxo antzokian. Sei eta hamai urte bitarteko dantzariek hartuko dute parte, eta txistulariak, trikitilariak, gitarra taldea, abesbatza edota orkestra ere izango dira taula gainean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide