Diru-laguntzak azaroaren 25era bitartean eskatu daitezke, udaletxeko harrera bulegoan. Gehienez 6.000 euro banatuko dituzte, eta eskaera kopuruen eta gastuen arabera bakoitzak zenbateko jakin bat jasoko du. Besteak beste, honako inbertsioak egiteko eskatu daitezke laguntzak: kanpoaldea berritzeko (fatxada, argiztatzea...), igeltseritza eta zurgintza lanetarako, erakusleihoak egiteko edota lokalak irisgarri bihurtu eta ezinduentzako sarbidea errazteko.
Hemen ikus daitezke oinarriak: www.azkoitikoudala.info/eu/diru-laguntzak/2214-merkataritza-establezimenduak-egokitzeko-edo-berriak-irekitzeko-diru-laguntzak-