'Infancia clandestina' filmeko irudi bat
Matadeixe Zinetogram Taldeak zine forum saioa prestatu du gaurko; Benjamin Avilak 2011ean zuzendutako
Infancia clandestina filma eskainiko dute, 22:00etan, Baztartxon. Filmak iazko Argentinako Sur Sarietan hamar sari jaso zituen, eta Goya sarietan film hispanoamerikar onenaren izendapena jaso zuen. Sarrerak bi euroko prezioa izango du.