Danon Herrixe prozesuko lehenengo bilera egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 15a, 12:06

Herritarrak bileran, atzo
(Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udalak abiatutako Danon Herrixe prosezuko lehenengo saioa izan zen atzo. Elkargunean bildutakoek aurtengo aurrekontuak eta hurrengo urterako udalak dituen asmoak ezagutzeko aukera izan zuten, eta herritarrek euren ekarpenak egin zituzten. 2014ean udalak zein ibertsio egin beharko lituzkeen galdetuta, honako proiektuak lehenetsi zituzten, boto bidez: herriko espaloiak konpontzea, komun publikoak jartzea, Elkarguneko gradak konpontzea, teniseko kantxetako zorua aldatzea edo saskibaloi pistako lurra aldatzea. Aurtengo prozesuan kontu orokorretatik zehatzetara egingo dute salto, eta herritarrek sail jakin batzuen gainean proiektuak aukeratu ahal izango dute. Atzokoan ingurumen saila aztertu zuten, eta horren inguruko proiektu zehatzak aukeratu zituzten bertaratutakoek. Hurrengo astean jarraituko dute bilerek; asteartean gizarte zerbitzuak eta euskararen inguruko saioak izango dira, 18:30ean. Hurrengo egunean, 15:30ean merkataritza jorratuko dute, eta 18:30ean kultura eta festak. Bilera guztiak Elkargunean izango dira. Udalak herritarrak gonbidatu ditu saioetara, "azkoitiarren dirua zertan gastatu denon artean erabakitzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide