Zakelak eta Elkarmediak ziurtagirien maila hobetu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 13a, 17:38

Xabier Gantzarain zinegotzia, Zakelako ordezkaria eta Arkaitz Illarramendi Ziurtagiriko kidea
(Azkoitiko Udala) Xabier Gantzarain zinegotzia, Elkarmediako ordezkaria eta Arkaitz Illarramendi Ziurtagiriko kidea
(Azkoitiko Udala) Ziurtagirien Elkarteak irailean eta urrian azterketak egin ditu Azkoitiko saltokietan, eta herriko bi eragilek maila berria lortu dute, biak mailaz igo ondoren. Zakela kutlur elkarteak mailarik altuena eskuratu du; zerbitzua eta lana euskaraz maila, hain zuzen ere. Elkartea 2006an batu zen egitasmora. Elkarmedia, berriz, bidean maila izatetik zerbitzua euskaraz maila izatera pasatu da. Bigarren maila lortu duen enpresa iaz batu zen egitasmora. Hiru ziurtagiri maila daude: bidean, zerbitzuak euskaraz eta zerbitzua eta lana euskaraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide