Azkoitiko Mintzalagun egitasmoa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 11a, 11:28

Irrati libreko eta Mintzalaguneko partaideak, Matadeixen
(Azkoitiko Udala) Azkoitiko Mintzalagun egitasmoan aurtengo ikasturtean parte hartuko dutenek aurkezpena egin dute. Joan zen hiletik martxan da egitasmoa, baina larunbatean izan zen aurkezpen ofiziala, eta horretarako partaideek Kontrako Eztarrixe Azkoitiko irrati librea ezagutzeko aukera izan zuten. Matadeixen duten egoitzan irratiaren funtzionamendua eta filosofia ezagutu zuten bertaratu zirenek. Horrez gain, euskara zergatik hasi diren ikasten azaldu zuten horietako batzuk irratian, eta partaideek euren gustuko gaiaz eta Mintzalagun programaz hitz egiteko irratsaioa sortzeko gonbidapena jaso zuten. Azkoitiko irrati librea FM 94.2 frekuentzian entzun daiteke. Mintzalagunen aritzen diren batzuk irratian hitz egiten, larunbatean
(Azkoitiko Udala)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide