San Martin eguna dute gaur Azkoitiko San Martin auzoan, baina eguraldiak ohi baino herritar gutxiago bertaratzea eragin du. Urtero bezala, kanpai festa ari dira egiten auzoko ermitatik, baina goizean zehar oso lagun gutxik— gehienak auzotarrak— astindu dituzte kanpaiak, azken urteetan ez bezala.
Kanpai festaz gain, auzoko hildakoen alde meza izan dute ermitan, eta ondaregunea zabalik izango da egun osoan zehar.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide