Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan erosketa txartelak zozkatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko aza. 8a, 16:05

Azaroan Azkoitixen Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan erosten dutenen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte. Ziurtagiria bultzatzeko asmoz antolatu du egitasmoa udalak, eta bide batez Azkoitian dauden ziurtagiridun saltokiak ezagutarazi eta horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortu nahi dute. Herrian ziurtagiria duten 44 saltoki daude, eta irabazleek saltoki horietan gastatuko dute saria. Astelehenean hasiko da egitasmoa, eta hilaren 21era bitartean erosketak egiten dituztenen artean banatuko dituzte sariak. Saltokiek txartelak banatuko dizkiete erosleei, eta hilaren 22an jendaurrean egingo dute zozketa. Irazle bakoitzak 200 euroko txartel bana eskuratuko du.
  • Txartelak denda hauetan banatuko dira:

    ALDALUR GIZONEZKOEN JANTZIAK ALZUARAN ARROPA DENDA ARANBARRI DROGERIA ARKUPE TABERNA ARROSPIDE OINETAKOAK ATERPE TABERNA KOXKA KAFETEGIA KINTTELA ESTANKOA

    LUR NATUR DENDA MILAR LARRAMENDI NHOA ESTUDIOA OLABERRI PUB OREKA BIOELKARTEA OSTADAR OPTIKA PLAZA BERRI SPORT PRESALDE GOZOTEGIA DEAN TABERNA FK KOPISTEGIA GONZALO CAMARON BITXITEGIA ITZIAR JATETXEA ITZIAR ARRANDEGIA PSOE TABERNA TILIN TALAN UME ARROPA DENDA TAILETU INMOBILIARIA TRAKI HARATEGIA URIA SULKALDEAK YALAI GOZOTEGIA ZAKELA KULTUR ELKARTEA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide