Pintxo poteoaren aurkezpena egin dute gaur
(Ane Olaizola)
Azkoitiko Tabernarien Elkarteak pintxo poteoa hasiko du bihar, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Atrasku, Dean, Etxe-Aitz, Koxka, Latz, Olaberri, Ttakun, Txalintxo, Zakela eta Zurt tabernetan edari bat eskatuz gero pintxo bat emango dute doan ostegunetan.
Tabernariek azaldu dutenez, udalak bultzatuta hasiko dute ekimena herrian. "Gainontzeko herritan ere egiten dute, eta ekimenak funtzionatzen duela ikusi dugu, eta hemen ere harrera ona izatea espero dugu", adierazi du udalak. Herriari "bizia" emateko asmoz antolatu dute ekimena, eta biharkoan trikitilariek girotuko dute ekimena.
"Badakigu nola hasiko garen, ez ordea nola bukatuko dugun", esan dute tabernariek. Hasiera batean, 18:30eatik 21:00etara bitartean izango da pintxo poteoa, eta tabernariek ez dute zehaztu astero pintxo berdinak eskainiko dituzten edo ez. "Erantzunaren arabera, pintxo poteoaren formatoa aldatuko dugu. Denborak esango du hori". Udalak eta elkarteak herritarrak animatu ditu pintxo poteoan aritzera ostegunetan.