Danborradako entseguak astelehenean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azaroaren 23an izango da danborrada
(Onintza Lete Arrieta) Azkoitiko San Andres festak gerturatzen ari dira, eta horien barruan ospatuko duten danborrada azaroaren 23an izango da aurten. Danborrada prestatzeko entseguak hasiko dira astelehenean, Gurea Pilotalekuan. Astero, astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan elkartuko dira. Astegunetan 20:00etatik 21:00etara izango dira entseguak, eta larunbatetan 11:00etarik 12:00etara artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide