Kultura Arteko Azoka egingo dute bihartik igandera artean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 31a, 10:41

Azkoitiko Udalak artisau azoka antolatu du beste urte batez, baina aurtengoak izango du berrikuntzarik; izan ere, ekimena kultura desberdinetako ekimenekin uztartuko dute. Bihartik aurrera, inguruko artisaugileek postuak jarriko dituzte plazan, eta horrez gain Marokoko oin-tornularia, falkoneria, te-etxea, jolasak eta haur txokoa eta arabiar eta afrikar dantzak eskainiko dituzte. Igandera bitartean egongo da zabalik azoka. Ekimenarekin kultura desberdinak ezagutarazi, azkoitiarrak herrian geratu eta inguruko biztanleak Azkoitira erakarri nahi dituzte. Formatu honetan egiten duten lehenengo aldia izango da aurtengoa, baina aurreko urteetan ere egin izan dute artisau azoka. Iaz, abenduko Sortzez Garbiaren Egunaren harira egiten den jai eguna aprobetxatu zuten horretarako; aurten, ordea, azarora aurreratu dute, merkatariek hala eskatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide