Juanjo Gomez misiolari salestarra Azkoitian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 28a, 17:16

Gomez, Floreaga ikastetxekoekin
(Juan Inazio Sudupe) Juanjo Gomez misiolari salestarra Azkoitian izan zen joan zen asteazkenean, komunitate salestarrarekin egoteko asmoz. Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeko Porto Novoko Foyer Don Bosco proiektuko zuzendaria da Gomez, eta Floreaga ikastetxea eta Azkoitiko Udala senidetuta daude taldearekin, eta haiei guztiei eskerrak eman zizkien herrian egin zuen egonaldian; hala nola, ikastetxeko irakasle eta ikasleekin eta udaleko agintariekin elkartu zen misiolaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide