Herri barruko autobus zerbitzuaren proposamena aurkeztuko du bihar udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 28a, 12:22

Azkoitiko Udalak jakinarazi du herri barruko autobus zerbitzua datozen hilabeteetan jartzeko asmoa duela, eta honek izango duen ibilbidea eta maiztasuna herritarrekin erabaki nahi duela adierazi du. Dagoeneko egina dute ibilbidearen zirriborroa, eta bihar aurkeztuko dute proposamena herritarren aurrean. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeko autobus zerbitzua hobetzeko proiektua hasi du, eta horien inguruko ekarpenak jasotzeko bilerak egiten ari dira herriz herri. Azkoitian gaur egingo dute bilera, 18:30ean, Elkargunean, eta horren barruan aurkeztuko dute herri barruko autobus zerbitzuaren proposamena; hala, bertaratzen diren herritarrek eskualdeko garraio zerbitzuaren eta herrian jartzekotan diren zerbitzuaren inguruko eskaerak egin ahal izango dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide