Jon Sudupe azkoitiarrak irabazi du saiakeraren Euskadi Saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 22a, 11:41

Jon Sudupe, artxiboko irudi batean
(Irene Elorza) [Berria.info] Eusko Jaurlaritzak aurtengo irabazleen berri eman du saiakera eta haur eta gazte literatura alorretan. Euskarazko saiaketa saria Jon Sudupe Oi, Europa! lanari ematea erabaki du. Hainbat filosofok Europari buruz esandakoa eta egilearen gai berari buruzko gogoeta pertsonalak biltzen ditu liburuak. Europaz aritzean, Euskal Herria hartzen du aintzat egileak. Lan horrekin, Miguel Unamuno saiakera saria irabazi zuen iaz. Azkoitiarra da Sudupe, eta Zumaian bizi da egun. Ese idioma raro y poderoso Iban Zalduaren lana izan da, berriz, gaztelaniazko saritua. Liburu horretan Zalduak euskaraz diharduen idazle batek hartu behar dituen erabaki garrantzitsuenei buruzko azalpenak eman ditu. Xabier Olasoren Izeko eta biok saritu dute haur eta gazte literaturako alorrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide