Azkoitiko ur saneamendu hodiak aldatuko ditu Gipuzkoako Urak-ek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 22a, 11:38

Azkoitiko ur saneamendu hodiak aldatzen hasi da gaur Gipuzkoako Urak-ek, eta astean zehar herriko eremu desberdinetan egingo ditu lanak, Udaltzaingoak adierazi duenez. Altzibar Etorbidean hasi dira dagoeneko hodiak aldatzen; gaurtik aurrera auzoko etorbide osoa aldatuko dute; hain zuzen, GSB enpresatik Altzibar 01 zenbakira arte egingo dituzte konponketak. Zenbaki bakoitien parean aldatuko dituzte azpiegiturak, kasu batzuetan espaloian eta besteetan errepidean. Hurrengo astelehenean, urriaren 28an, Balda Plaza pareko errepidean hasiko dituzte lanak; hala, Errexil taberna aurretik aparkatutako ibilgailuak kendu beharko dira, Klara Donea 1 zenbakira bitartean. Dena den, ibilgailuentzat irekita egongo da kalea. Azken lanak Aizkibel 1 zenbakitik parrokira artean egingo dituzte. Kasu horretan, zirkulazioa kale nagusitik Inazio Iriarte kalera bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide