[Berria.info] Gaur goizean berrekin diote Espainiako Auzitegi Nazionalean 35/02 sumarioari dagokion 36 lagunen aurkako epaiketari.
Epaiketaren lehen egunean, Josu Iraeta eta Jose Antonio Egido auzitik kanpo uzteko eskatu zuen haien defentsak. Joseba Permach auzipetuak Twitter bidez jakinarazi duenez, epaileak onartu egin du eskaera. Beraz, 34 lagun geratzen dira orain auzipetuta.
Eskualdean, Joseba Permach eta Esther Agirre zarauztarrak, Mikel Arregi Ertxin zestoarra daude auzipetuta; Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak, Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak, Getariako Harralde Kultur Elkarteak, Zarauzko Arrano Kultur Elkarteak eta Zumaiako Inpernupe Kultur Elkarteak arduradun zibil gisa deklaratuko dute.