1723an Xabier Munibe Peñafloridako kondeak dokumentu bat aurkeztu zuen Batzar Nagusien aurrean: 'Zientzietako, Arte Erabilgarrietako eta Merkataritzako elkarte ekonomiko eta akademiko baten plana, Gipuzkoako probintziaren egoera ekonomiko bereziari egokituta". Orduko krisi ekonomiko eta aldaketa sozialen testuinguruan aurkeztu zuen dokumentua, eta haren ondotik sortu zuten hurrengo urtean Euskal Herriko Lagunen Elkartea, Irurac bat lemapean. Elkartearen arabera, honek euskal politikagintzaren eta erakundeen arteko "artikulazioa" ahalbidetu zuen.
Urteurrena ospatzeko Batzar Nagusiak bihar elkartuko dira, eta bilera egingo dute elkarteak Azkoitian duen egoitzan, Intsausti Jauregian. Bilera egingo dute, eta ondoren mahai ingurua izango da, orduko eta egungo ikuspegi filosofikoa, ekonomikoa eta juridikoa aztertzeko. 18:00etan izango da hitzaldia; Igancio Zubiri ekonomian katedraduna eta doktoreak, Juan Jose Alvarez Nazioarteko zuzenbide pribatuan katedraduna eta Daniel Innerarity filosofia politikoan katedradunak hartuko dute parte mahai inguruan, eta Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak gidatuko du saioa.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide