'Carmen' opera saioa izango da azaroaren 8an
(Hitza)
Operisima konpainiaren eskutik, Carmen opera saioa izango da azaroaren 8an, Azkoitiko Baztartxo aretoan. Nazioarteko musikari eta abeslariek hartuko dute parte, eta 45 pertsonek osatutako orkestrak zuzenean joko du. Gainera, Bizkargi Musika Eskolako 20 umek parte hartuko dute akto batean.
20:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Udaleko Kultura sailean eta Gurea frontoian eskuratu daitezke sarrerak.