Azkoitiko AEK-k hasi du Mintzalagun programa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 18a, 11:07

Azkoitiko AEK-k laugarren urtez abiatu du Mintzalagun programa. Aurten, hamar talde baino gehiago sortu dituzte, eta 35 lagun arituko dira egitasmoan. Dena den, herritarrei dei egin die programan parte hartu dezaten: "Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen du", adierazi dute. Egitasmoaren bidez euskaraz hitz egiteko ohitura dutenek ez dutenekin elkartzen dira, euskaraz hitz egin dezaten. Horrez gain, adierazi dute ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dituztela: pintxo lehiaketa, Ondaregunera bisita, hitzaldiak edota mendi irteerak. Gogoratu dute Mintzalagun guztiek EHUko kredituak eskuratzeko aukera dutela. Gainera, Aizu! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeagoa eskuratu ahal izango dute. Izena eman nahi dutenek Azkoitiko AEK euskaltegian ( 943 151 089 / azkoitia@aek.org) edo Udaleko Euskara zerbitzuan ( 943 85 71 70 / euskara@azkoitia.net) dute aukera. Informazio gehiago, berriz, mintzalagun.blogspot.com bloga edo facebook-ean (mintzalagunak gara)  lortu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide