Munduko txokoak ezagutzeko bidaia tertuliak hasiko dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 18a, 10:47

Ilazki Goenagak Maurizioko Errepublikara egindako bidaia kontatuko du gaur
(Ilazki Goenaga) Azkoitiko Bidaiariak itzuli dira hamahirugarren urtez. Udazkenarekin batera, ohi bezala, bidaia tertuliak egingo dituzte datozen asteetan. Inguruko bidaiariek munduko txokoen eta bizipenen berri emateko prest dira. Gaur hasiko dira bidaia tertuliak. Lehenengo saioa Ilazki Goenaga azpeitiarrak eskainiko du; Maurizioko Errepublikaren inguruan hitz egingo du. Azaroaren 8an izango da bigarren hitzaldia, eta Jon Enatarriaga eta Iban Aranbarri azkoitiarrek Kaliforniara (AEB) egindako bidaia kontatuko dute.
Ibon Arrieta Aitza-ren txanda izango da azaroaren 15ean. Iranen eta Pakistanen egindako egonaldia izango du hizpide. Azken hitzaldia abenduaren 13an izango da; Ander eta Joseba Garmendia anaiek bizikletaz Berlinera, Amsterdamera eta Parisera egindako txangoaren bizipenak kontatuko dituzte. Tertulia guztiak kultur etxean izango dira, 19:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide