Arabar Errioxara joango dira igandean mendizaleak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 14a, 16:10

Toloñoko mendilerroa
(Hitza) Anaitasuna Mendi Bazkunak urriko irteera antolatu du astebururako; Arabar Errioxako Toloñoko Mendilerrora joango dira, eta horretarako Etxeza haragitegian eman behar da izena, osteguna baino lehen. Igandean 07:00etan abiatuko dira liburutegi aurretik. Bazkideek 45 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 55 euro. Bidaia eta bazkaria izango dute prezio horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide