Ezin dotoreago hartu ditu aurtengoan bisitariak Elosuko Mendi Ganadu Azokak: eguzki gozoa zeruan, eta
auzoaren erdigunea eraberrituta. Ostiralean inauguratu zuten Proba Plaza berria, esaterako. Larunbatean, berriz, jende ugari gerturatu zen Azkoitia eta Beasain arteko auzora, eta autobus zerbitzua erabili zuten askok bertara iristeko.