Herriraren aurkako operazioa salatzeko plenoa eta mobilizazioak izango dira Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalbatzak premiazko bilkura egingo du gaur, eta EH Bilduk aurkeztutako Herrira mugimendu sozialaren aurkako operazioa salatzeko mozioa jorratuko dute. 19:00etan izango da bilkura, udaletxeko pleno aretoan. Bestetik, sarekada salatzeko mobilizazioak egingo dituzte bihar Azkoitian; 12:30ean elkarretaratzea egingo dute plazan, ELA, LAB, ESK, Eilas, EHNE, Hiru, CNT eta CGT sindikatuek deituta. Aitzitik, CCOOk ere parte hartuko du. 19:30ean, berriz, giza katea egingo dute eliza ataritik hasita. Larunbatean, berriz, auziaren inguruko batzar zabala egingo dute 11:00etatik 12:30eak artean, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide