Abian da Bizenta Mogel ipuin lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urr. 1a, 11:15

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak Bizenta Migel ipuin lehiaketa antolatu dute hogeita hamabigarren urtez. Dagoeneko argitaratu dituzte oinarriak, eta idazleek aurkeztu ditzakete lanak. Horretarako epea urriaren 31n amaituko da. Euskaraz idatzitako ipuinak aurkeztu beharko dira, eta inon argitaratu gabekoak. Hamazortzi urtetik gorako pertsonek har dezakete parte lehiaketan, eta lau eta hamar orri bitarteko lanak idatzi beharko dituzte. Gaia, berriz, librea izango da. Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia, eta irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu; bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnek, berriz, 330 eta 200 euro eta oroigarri bana eskuratuko dute, hurrenez hurren. Udaletxeko honako bidali behar dira lanak, urriaren 31 baino lehen: Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g. Azkoitia 20720. Ipuinak gaitzizen bat eraman beharko du, eta itxitako beste kartazalean gaitzizen bera idatzi beharko dute; barruan, egilearen datu pertsonalak zehaztu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide