Garapenean Bidelagun Aste Solidarioa ari dira ospatzen Azkoitian, udalak eta herrian lan egiten duten gobernuz kanpoko bederatzi erakundek antolatuta. Goizean, erakundeek postuak jarri dituzte plazan, beren lana plazaratzeko. Eguerdian, berriz, dozenaka herritarrek iparraren eta hegoaren inguruan hausnartu dute, eta askotariko testuak irakurri dituzte plazan elkartu diren dozenaka herritarren aurrean.