Metropia animazio filmeko irudi bat. Urriaren 2tik 30era iraungo du Matamation zinema zikloak.
«Matamation teknika, toki eta garai ezberdinetako animazioak biltzen dituen animazio zikloa da. Hemen inguruan ez dago halako lanak ikusteko aukerarik ia; gurera dator, eta gelditzeko dator». Hala adierazi dute Bebarruko Jardunek egitasmoaren antolatzaileek. Horixe izango da oraingo ekimeneko berezitasunetako bat. Animazio zikloa, gainera, gai bakar baten bueltan osatu dute: «gizakiaren izatea eta jainkotasuna». Bost film eta film laburrak ikusteko aukera izango da denera Matadeixen.
Beste berezitasun bat ere erantsi diote egitasmoari antolatzaileek: Rap Festa. «Raperoak izango ditugu, disko-jartzaileak, eta breaker batzuk ekartzeko asmoa ere badugu. Oraindik ez dago guztiz lotuta dantzariena, baina hori da gure asmoa». Musika kontzertuei dagokienez, Frantzia eta Italiatik datozen Putan Club nabarmendu dute antolatzaileek.
Bebarruko Jardunek. Egitaraua
- Irailak 27, gaur. 22:30ean, Don The Tiger eta Caballo taldeen kontzertua (Bartzelona).
- Urriak 2, asteazkena. 21:30ean, Sita sings the blues, Matamation animazio zikloa.
- Urriak 5, larunbata. 22:30ean, Putan Club taldearen kontzertua (Italia/Frantzia).
- Urriak 9, asteazkena. 21:30ean, Metropia, Matamation animazio zikloa.
- Urriak 12, larunbata. 22:00etan, Rap Festa. Disko jartzaileak (El Puto Ima, Kan, Throw Rap, Kartal, DJ Noda...) eta mikro irekia.
- Urriak 16, asteazkena. 21:30ean, Mindgame, Matamation animazio zikloa.
- Urriak 23, asteazkena. 21:30ean, Le chat du rabbin, Matamation animazio zikloa.
- Urriak 25, ostirala. 22:30ean, El Desvan del Macho (Arrasate) eta Las Nurses (Asturias) taldeen kontzertua.
- Urriak 30, asteazkena. 21:30ean, $9.99, Matamation animazio zikloa.
- Urriak 31, osteguna. 22:30ean, Bide Ertzean (Tolosa) taldearen kontzertua.
- Azaroak 8, ostirala. 22:30ean, Ba!Ba (Ondarroa) eta Endemaño (Bilbo) taldeen kontzertuak.