Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Eneko Etxeberria Iraurgi Berritzeneko lehendakaria
(Iraurgi Berritzen)
Iraurgi Berritzen bailarako garapen agentziak lankidetzarako hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, lurralde garapenerako estrategiak diseinatzeko orduan "gobernu eredu berria" eratu dezaten.
Joan zen ostiralean sinatu zuten lankidetza hitzarmena Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Azpeitiko alkatea den Eneko Etxeberriak eta Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak. Iraurgi Berritzenekin ez ezik, Gipuzkoako gainontzeko garapen agentziek ere sinatu zuten akordioa.
Aldundiak —Lurralde Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez— bailarako garapen agentziarekin eramango duen lankidetza araututa izango du aurrerantzean, eta horren bidez «gobernantza eredu baterako» bidea irekiko dute. Hala, eskualdeetarako sortzen dituzten lurralde garapenerako estrategiak zehazterako orduan «modu ireki eta iraunkorrean» parte hartu ahal izango du Iraurgi Berritzenek, gainontzeko eskualdeetako garapen agentziekin batera.