Azkoitiko Udalbatzak ohiko bilkura egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ira. 24a, 12:15

19:00etan, udaletxeko pleno aretoan egingo dute saioa. Bertan, Xabier Ganzarain Etxanizek zinegotzi kargua (Bildu) hartuko du, Ibon Arrieta zinegotzi ohia ordezkatuz. Horrez gain, udala emakume eta gizonen berdintasunerako lankidetza hitzarmena hastekotan da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta auzolana arautzen duen ordenantza onartzekotan dira plenoan. Txingudi Gipuzkoako Hondakinen partzuergoan sartzearen aldeko mozioa ere jorratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide