Azkoitiko parrokiak bilerak egingo ditu katekesian hasi nahi dutenekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ira. 24a, 12:14

Azkoitiko parrokiak katekesiaren ikasturte berria eskainiko du beste urte batez, ume zein gazteei zuzenduta. Gazteei dagokienez, taldetxo bat sortu dute dagoeneko, eta fedea landu nahi duenak hartu dezake parte. Izan ere, umeen katekesiatik haratago, gazte eta helduengana ere zuzendu nahi dute hezkuntza hori: «Askotariko egoerak egon daitezke; sendotza egin ez zuten heldue edota bere garaian katekesiara joan ez zirenek parrokiara hurbildu daitezke». Haurrei zuzendutako katekesiari dagokionez, berriz, LH 3. mailakoen gurasoek bihar egingo dute bilera, 15:15ean eta 19:30ean, kantzelean, eta eskolak urrian hasiko dituzte. Bigarren mailakoen gurasoek urriak 2an elkartuko dira, 15:15ean Elkargunean eta 19:30ean kantzelean. Umeak urriaren 3an elkartuko dira, 17:15ean eta 18:00etan. Lehenengo mailakoen gurasoak, berriz, urriaren 1ean elkartuko dira, 15:15ean eta 19:30ean, Kantzelean. Laugarren mailakoek, iaz Jaunartzea egin zutenek, katekesiarekin jarraitzeko aukera izango dute, eta horretarako izena urriaren 2an eta 3an eman dezakete, 17:00etatik 18:30eara artean, Kantzelean. Gainera, aurreratu dute helduen fede heziketa ere landuko dutela aurten, eta aurrerago proposamen bat helaraziko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide