Alzheimerraren inguruko jardunaldia egingo dute bihar Azkoitiko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Alzheimerraren nazioarteko eguna izan zen joan zen larunbatean, eta horren harira antolatu dute jardunaldia Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Oskar Tejedorrek zuzendutako Cuidadores dokumentala eskainiko dute bihar, asteazkena, udalak eta AFAGI Gipuzkoako Alzheimerraren elkarteak elkarlanean antolatuta. 18:00etan izango da emanaldia, Elkargunean, eta dokumentala ikusi ondoren Naroa Diaz Criadok, Gipuzkoako Afagi elkarteko gizarte langileak, gaixotasunaren inguruko hitzaldia eskainiko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide