Azkoitiko AEK-ko kideak
(AEK)
Azkoitiko AEK-k gogoratu du euskaltegian izena emateko aukera dutela oraindik herritarrek. Honako zerbitzuak eskaintzen dituzte: Euskararen hastapen ikastaroak, euskalduntze maila guztiak, C1 (EGA) prestatzeko ikastaroa, C2 (4. maila) on-line, alfabetatze ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak eta Mintzalagun programa.
Taldeak adierazi duenez, euskara "giro onean" ikasteaz gain, antolatzen dituzten kanpo ekintzetan (sagardotegia, udaberriko irteera, ikasturte amaierako festa…) "lagun arte jatorra" aurkituko dute ikasleek.
Horrez gain, %85eko asistentzia betetzen duten ikasleei matrikulan ordaindutako %75a itzuliko die udalak. Laguntzen %40a Gabon aurretik itzuliko die, eta gainontzekoa ikasturte amaieran. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko 943 151089 telefonora deitu edo azkoitia@aek.org helbidera idatzi daiteke.