Erakusleiho lehiaketan bozkatzeko erakusketa zabalduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ira. 19a, 10:27

Yalai gozoki denda zena (Azkoitiko Udala) Azkoitiko Udaleko Kultura Saileko Merkataritza Zerbitzuak Kale Nagusia: merkatal bizitzara begira dagoen leihoa, Kale Nagusiko lokal hutsak apaintzeko ideia lehiaketa, antolatu zuen uztailean, eta sei lan aurkeztu dira bertara. Epaimahaia bihar da biltzekoa, eta irailaren 27an, hurrengo ostiralean, aukeratuko dute irabazlea. Dena den, herritarrek ere izango dute botoa emateko aukera, eta horretarako erakusketa zabalduko dute asteburuan. Lehiaketara aurkeztu diren sei lanak jarriko dituzte erakusgai Torrezurin, bihartik igandera bitartean; bihar 18:00etatik 20:00etara artean izango da zabalik erakusketa, eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Irabazleak Banco Bizkaia, Unamuno denda, Martiarena inprenta, Yalai gozoki denda eta Alameda taberna zeuden erakusleihoetan garatuko du proiektua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide