Herrixen-ek diru sariak banatuko ditu irailean eta urrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak iraila eta urrian sariak banatuko ditu erabiltzaileen artean; hil honetan Herrixen txartelarekin erosketak egiten dituztenen artean hamar, hogei eta berrogeita hamar euroko erosketa baleak zozkatuko ditu; urrian, berriz, 200 euroko bost txeke banatuko dituzte. Txekearen irabazleek Caja Ruralera joan beharko dute dirua jasotzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide