Azkoitiko AEK-k matrikulazio kanpaina hasi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ira. 6a, 11:24

Azkoitiko AEK-koak
(AEK) Azkoitiko AEK-k matrikulazio kanpaina abian jarri du, Euskara praktikoa lelopean. Izan ere, "erabileran oinarritutako metodologia praktikoa" erabiltzen dute bertan. Irailaren 19ra bitartean eman daiteke izena AEK-n, Kultur Etxeko 4. solairuko 4. gelan (10:00.13:00 / 17:00-20:00), 943-15 10 89 eta 607-61 26 97 telefonoetan eta azkoitia@aek.org helbidean. Udaleko Euskara Zerbitzuan ere lortu daiteke informazioa. Hondako zerbitzuak eskaintzen dituzte Azkoitiko AEK-n: Euskararen hastapen ikastaroak, euskalduntze maila guztiak, C1 (EGA) prestatzeko ikastaroa, C2 (4. maila) on-line, alfabetatze ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak eta Mintzalagun programa. AEK-k aurreko urtean aurre-matrikulazio kanpaina jarri zuten martxan, eta adierazi dutenez, "oso gustura" daude emaitzekin; izan ere, iazko ikasturtean aritu ziren ikasleen ia erdia aurtengo ikasturterako matrikulatu zen.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide