Helduen Eskola Publikoan hilak 14ra bitartean matrikulatu daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ira. 4a, 11:25

Azpeitiko Helduen Eskola Publikoa
(Nerea Uranga) Urola Kostako Helduen Eskola Publikoak (EPA) 2012-2013 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du. Irailaren 14ra bitartean eman daiteke izena, Zarauzko, Azkoitiko eta Azpeitiko bulegoetan. Honako ikasketak egin daitekezke EPAn; Bigarren Hezkuntzako Titulua, 25 eta 45 urtetik gorakorakoentzat EHUrako sarbide-probarako prestaketa, prestakuntza programak eta atzerritarrentzako gaztelera eta euskara eskolak. Matrikulazioa astelehenetik ostiralera, 09:30eatik 13:30eara bitartean egin daiteke, eskualdeko hiru egoitzetan; Azkoitian (Elkargunea), Azpeitian (Jose de Artetxe 2) eta Zarautzen (Pagoeta k. 2). Izena emateko beharrezkoa da NAN edo pasaportea eramatea; era berean, eskola ibilbidearen dokumentazio akademikoa aurkeztu beharko dute; hala nola, Eskola Liburua eta OHO agiria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide