Hondakinen kudeaketaren inguruan lortutako akordioaren garrantzia azpimarratu du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko abu. 5a, 15:04

Azkoitiko Udalak hondakinen kudekaetaren inguruan lortutako akordioaren balorazioa egin du Udal Gobernuak; alderdien artean ados jartzea "garrantzitsua" dela azpimarratu du Bilduk, hondakinen kudeaketarako sistema aldatzeko prozesuan "oinarri sendoak" adostu dituztelako; irailean bilketa sistema berria ezartzeko lanean hasiko dira, eta fase horretan ere gainontzeko talde politikoekin ados jartzeko "prest" daudela jakinarazi dute. Hondakinen lan taldean "buru-belarri" lanean aritu diren eragile eta norbanakoei eskerrak eman dizkie, eta dei egin die irailean hasiko duten faseko bileretara agertu daitezen, "guztion artean Azkoitiko errealitatera ondoen egokituko den sistema adostera".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide