Atanilloko pasoa gauez itxita egongo da Andramari festetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko abu. 5a, 12:07

Azkoitiko Udalak itxi egingo du Atanilloko pasoa andramarietan. Gauez itxiko dute bidea, 21:00etatik 09:00etara, jaietan han sortzen den «zikinkeria» saihesteko asmoz; «paso horren gaineko bizilagunak kexatuta zeuden paso horretan festetan sortzen den zikinkeriarekin. Are gehiago, hori garbitzeko erabili izan diren produktuek kaltetu egin dute bebarruaren egoera eta horregatik hartu da erabakia», adierazi du. Hori hala, herritarrei dei egin die festetan «gizatasunez» jokatu dezaten eta herria «behar bezala zaindu eta txukun» mantendu dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide