Arkaitz Illarramendi, Agurtzane Epelde eta Ane eta Jose Luis Iraeta
(Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Autobuses La Guipuzcoana enpresak Bai Euskarari ziurtagiriaren lehenengo maila, Bidean maila, eskuratu du. Enpresak gaur jaso du ziurtagiria. Hain zuzen, Jose Luis eta Ane Iraeta enpresako ordezkariak, Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria eta Agurtzane Epelde udaleko euskara zinegotzia izan dira ziurtagiria emateko unean. Lehenengo maila da Bidean maila, eta ondorengoak Zerbitzua Euskaraz eta Zerbitzua eta Lana Euskaraz mailak dira.