Amaitu da X. Pala Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko uzt. 29a, 13:13

Txapelketako antolatzaileak eta finalistak
(Zakela Kultur Elkartea) Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako X. Pala Txapelketako finala jokatu dute; aurten, Jon Andreuk eta Ugaitz Beristainek  irabazi dute txapelketa, eta Iñigo Redinek eta Igor Izuskizak osatutako bikotea izan da irabazle ordea. Joan zen ekainaren 28an hasi zen txapelketa, eta ordutik ligaxka modura jokatu dituzte 30 partida, Goiko Losa frontoian. Guztira 15 bikotek hartu dute parte. Horrez gain, Zakela kultur elkarteak azken urteetan egin duen lana aldarrikatu dute antolatzaileek eta parte hartzaileek. Izan ere, Azkoitiko kultur elkartea herriko tabernen 35/02 auzian epaituko dute urriaren 17tik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide