Azkoitiko Udalak Baztartxo zine-antzokia kudeatzeko lehiaketa publikoa abiatu du. Iragarkia atzo publikatu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan, eta interesa dutenek hamabost egun naturaleko epea izango dute proiektuak aurkezteko. Oinarria eta pleguak Azkoitiko Udaleko webgunean,
www.azkoitikoudala.info, aurkitu daitezke.