Azkoitia Lantzen-i buruzko udalbatzarra egingo du Azkoitiko Udalak gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ez-ohiko plenoa gaur, osteguna, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian izango da. Azkoitia Lantzen udal sozietate publikoaren egoera ekonomikoaren aurrean, Azkoitiko Udala hartzekotan den neurriak jorratuko dituzte; horrez gain, Elkargune eta Ugarte Igarango igerileku irekien egoerari buruzko irizpena izango dute gai zerrendan, eta bi leku horietako etorkizuneko kudeaketari buruzko proposamena eramango du udal gobernuak mahai gainera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide