Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Aizkibel liburutegian ipuin kontaketa saioekin jarraituko dute hurrengo astean. Astez aste herritarrek kontatuko dituzte ipuinak, eta asteartean Ana Albizuriren txanda izango da. Honek hiru, lau eta bost urte bitarteko umeei kontatuko dizkie istorioak, 18:00etan. Ostegunean, hilaren 28an, berriz, Nerea Astigarragak Cuentos para sentir liburutik aukeratutako zenbait ipuin kontatuko ditu, ordu berean.